Zornotzako Karmengo Ama ikastetxeko Mikel Rey, Jon Ander Perez eta Aitor Pavok aurkezturiko lanak iragarri du \'Zugan Ni\' antzerki tailerra.
Gazteak antzerkira gerturatzea helburu duen Zugan Ni ekimenaren 2012ko edizioa iragarriko duen kartela hautatu dute. Zornotzako Karmengo Ama ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako hiru ikasleren lana hautatu dute irabazle: Mikel Rey, Jon Ander Perez eta Aitor Pavok egindakoa da kartela.
Gazteentzako antzerki tailerra antolatzen duen Markeliñe antzerki talde zornotzarreko arduradunek azaldu dutenez, iaz baino askoz parte-hartzaile gehiago izan dituzte kartel lehiaketan aurten: 26 lan jaso dituzte.
Irabazleei 125 euroko saria emateko, ikastetxera gerturatu ziren joan zen astean Zugan Ni jaialdiaren arduradunak.