Ume zein helduentzako ipuin kontaketa saioak

Anboto 2012ko ots. 17a, 08:59

Durangon, Iurretan zein Berrizen izango dira, besteak beste, ipuin kontalaritza emanaldiak

Durangon, Iurretan zein Berrizen izango dira, besteak beste, ipuin kontalaritza emanaldiak.

 

Gaur da Durangoko Liburutegiko hirugarren solairuan burutuko duten ipuin kontalaritza saioa. Emanaldi bi izango dira, bestalde, otsailaren 24an, Iurretako Herri Bibliotekan aukeran: umeei zuzenduriko saioa arratsaldeko 17:30ean, eta helduendakoa iluntzeko 20:00etan.

 

Bego Alabazan ipuin kontalaria gonbidatu dute Durangora, eta De acá para allá sin movernos de sitio saioa eskainiko du bertan.

 

Iurretan, Lur Korta ipuin kontalariaren umeentzako saioa eta Luis Carmelo portugaldarraren helduendakoa dira datorren barikurako hitzartutakoak.  

 

Otsaila amaitu orduko, baina, ipuinekin eta kontalariekin beste hainbat hitzordu izango dira eskualdean: Durangon, Iurretan zein Berrizen, bestek beste.

 

Otsailaren 25ean, Oihana Etxegibel ipuin kontalaria aituko da Durangoko Haur Bibliotekan: 12:00etan hiru eta bost urte bitarteko umeei zuzenduriko saioan, eta ordu erdi geroago sei urtetik gorakoentzat.
Berrizko Kultur Etxean, berriz, otsailaren 25ean da hil honetako kontalaritza saioa: Karrika antzerki taldekoek Kontu Truk saioa eskainiko dute, 12:15ean, hiru urtetik  gorakoentzat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!