Amesti eta Asueta indartsu Bizkaia mailan

Anboto 2012ko ots. 16a, 08:48

Durangaldeko hainbat gazte maila handian dabil pistako Bizkaiko Txapelketan.

Durangaldeko hainbat gazte maila handian dabil pistako Bizkaiko Txapelketan.

 

Joan zen asteburuan Zallan jokatu zuten bosgarren jardunaldian, Gaursa Renault taldeko Jon Asueta izan zen azkarrena kadete mailan. Hirugarren postua Iñaki Solozabal taldekideak eskuratu zuen. Emakumeetan, berriz, Beste Alde taldeko Aiala Amesti izan zen arinena, eta Ciclos Iturriaga taldeko Olatz Agorria eta Goiaz Argoitia geratu ziren bigarren eta hirugarren.

 

Bizkaiako Txapelketako seigarren jardunaldia otsailaren 25ean jokatuko dute Berrizen. Bitartean, asteburu honetan, Tafallan lehiatuko dira Goal Torneoan. 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!