Erasorik onenak parez pare Anbotopeko-Tabirako derbian

Anboto 2012ko ots. 4a, 08:56

Lehen Erregional Berezian punturik gehien egin dituztenak dira Durangoko talde biak

Lehen Erregional Berezian punturik gehien egin dituztenak dira Durangoko talde biak.

 

Gaur ikuskizuna segurtaturik duen derbia jokatuko dute Anbotopekok eta Tabirakok, Tabiran. Durangoko talde biak lehen erregional bereziko goialdean daude, eta punturik gehien sartu dituztenak dira.

 

Anbotopeko da lau zifrako markara heldu den bakarra oraingoz: orain arte jokatutako 14 jardunaldietan 1.006 puntu sartu dituzte; partidako, 72 puntu batez beste. Tabirakok gertatutik jarraitzen dio 991 puntugaz: 71 batez beste.

 

Denda dela, Tabirako gorago dago sailkapenan; 11 garaipenegaz, hirugarren daude Mungia bigarrenegaz berdinduta. Gainera, sasoi betean dabiltza azkeneko sei partidak segidan irabazi dituztelako. Anbotopeko bosgarren dago sailkapenean, bederatzi garaipenekin, eta denboraldi gorabeheratsua darama. Azken aldian berriro sasoia hartu dute, garaipen bi jarraian lortuta. Lehenengo itzuliko derbian Tabirakok 86-66 irabazi zuen.

 

Tabirakoko gazteak

Bestalde, joan zen astean gazte mailetako Lauko Finalak jokatu zituzten, eta emaitza bikainak lortu zituen Tabirakok. Ondorioz, nesken kadeteetan zein nesken gazteetan euskal ligan jokatzeko eskubidea irabazi dute. Talde horiei lehendik dabilen nesken kadeteena (2. urtekoa) gehitu behar zaie. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!