Futboleko goren mailan puntu behar handian dauden Zaldua eta Berrizen arteko derbia jokatuko da asteburuan.
Bigarren itzulia hasi berritan talde biak jaitsiera postuetan daude. Zaldua azken aurreko dago eta zazpi puntura salbazioa. Berrizen panorama beltzagoa da. Azken postuan, 12 puntura du salbazioa.
Maila berean, bestelakoa da Iurretakoren egoera. Igoera postuan dago, bigarren, nahiz eta joan zen astean galdu egin zuen Basurtoren aurka.