Durangaldeko txapelketan Zaldibar ikusgarri aritu da

Anboto 2012ko urt. 26a, 12:53

Finaletan ordezkaritzarik gehien zuen herria izan da eta, gainera, jokatutako hiru finalak irabazi ditu.

Finaletan ordezkaritzarik gehien zuen herria izan da eta, gainera, jokatutako hiru finalak irabazi ditu.

Zaldibarko pilotalekuan jokatu dira Durangaldeko Pilota Txapelketako final guztiak. Zaldibarrekin batera Atxondoren jarduna ere nabarmentzekoa da jokatutako hiru finaletatik bi irabazi dituelako; galdutakoa, hain  zuzen, Zaldibarren kontrakoa izan da haurren kategorian. Azkenik, nagusietan Durangok ezin izan du irabazi Lea-Ibarraren aurka; partidu estu eta borrokatu batean tantoren biren aldeagaz galdu du. Final denetako sorpresarik handiena benjaminetan eman da. Ligaxkan Elorrio geratu zen lehenengo postuan Atxondo eta gainerako aurkariak menderatuta, baina finalean atxondarrek jantzi dute txapela partidu lehiatu baten ostean.

 

BENJAMINAK

Elorrio 15-18 Atxondo

 

KIMUAK

Lea-Ibarra 13-18 Atxondo

 

HAURREN KATEGORIA

Zaldibar 18-11 Atxondo

 

KADETEAK

Lea-Ibarra 9-18 Zaldibar

 

GAZTEAK

Abadiño 9-22 Zaldibar

 

NAGUSIAK

Durango 20-22 Lea Ibarra

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!