Durangalde Racing Taldeak gonbidatuta, barikuan, 19:00etan, Pinondon egongo da bertaratutakoen dudak argitzen.
Durangaldean zaletasun handia dago auto lasterketen inguruan eta, horren harira antolatu du Durangalde Racing Elkarteak biharko batzar informatiboa. Jakinarazi dutenez Euskadiko Automobilismo Federazioko presidentea den Angel Gurrutxaga bertan izango da. Hainbat gai landuko dituzte eta edozein duda argitzen ere ahaleginduko da Gurrutxaga; 2012ko egutegiari buruz, arauak, ITVa…