Durangaldeko Pilota Txapelketan hiruna mailetako finaletara heldu dira herri biak.
Barikuan eta zapatuan Durangaldeko XXVIII. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Zaldibarren. Sei mailetatik bostetan Atxondo edo Zaldibar heldu dira finalera; gaztetxoetan biak elkarren kontra ariko dira.
Barikuan, 19:00etan, maila nagusienetako irabazleak ebatziko dituzte. Kadeteetan eta gazteetan Zaldibarrek Lea Ibarra eta Abadiño izango ditu arerio. Nagusietan Durango eta Lea Ibarra lehiatuko dira txapelaren bila.
Gaztetxoen finalak barikuan 17:30ean hasiko dira. Benjaminetan Atxondok Elorrio izango du arerio; kimuetan Lea Ibarraren kontra jokatuko dute, eta haurren mailan Zaldibarren aurka.