Eskiatzera joateko irteera prestatu du Zaldaik

Anboto 2012ko urt. 12a, 09:59

Otsailaren 10etik 12ra Astun-Jakara joango dira.

Iurretako Zaldai Mendi Taldeak eskiatzera joateko irteera prestatu du Astun-Jakara otsailaren 10etik 12ra.

 

Autobusak, egun birako hotelak (gosaria eta afaria) eta egun bitarako forjak eskaintzen dituzte 150 euroko prezioan. Otsailaren 10ean, 18:30ean ,abiatuko dira Andaparapetik (Iurretako eleiza atzean). Izena emateko azken eguna urtarrilaren 27a da eta honako e-mail honetara idatzi daiteke: zaldai@hotmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!