Durangaldeko pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte asteburuan Atxondon eta Berrizen. Finalak hilaren 20an eta 21ean izango dira Zaldibarren.
Gaur, 18:00etatik aurrera, lehenengo finalaurrekoak jokatuko dituzte Atxondon. Benjaminetan Lekeitio eta Atxondo lehiatuko dira; kimuetan eta gaztetxoen mailan Durango eta Atxondo; kadeteetan Zaldibar bat eta Mallabia; Gazteetan Zaldibar eta Iurreta, eta nagusietan Markina eta Durango.
Zapatuan jokatuko da finalaurrekoetako bigarren txanda, Elorrion, 16:30etik aurrera. Benjaminetan Elorrio eta Markina izango dira aurrez aurre; kimuetan Lea Ibarra eta Markina; gaztetxoen mailan Zaldibar eta Lea Ibarra; kadeteetan Lea Ibarra bi eta Mallabia hiru, eta, gazteetan zein nagusietan Abadiño eta Lea Ibarra. Finalak ere jardunaldi bitan banatu dituzte. Kadete, gazte eta nagusienak urtarrilaren 20an ebatziko dira ;benjamin, kimu eta gaztetxoenak 21ean.