Surf jaialdiko bazkarirako txartelak salgai

Anboto 2012ko urt. 14a, 09:29

Otsailaren 11n Durangaldeko Surf Jaialdia antolatuko dute, eta apurka-apurka egitaraua osatzen dabiltza

Otsailaren 11n Durangaldeko Surf Jaialdia antolatuko dute, eta apurka-apurka egitaraua osatzen dabiltza.

 

Jaialdi horretako ekimen bat Plateruena kafe antzokian egingo duten bazkaria izango da, eta jakinarazi dutenez aste honetatik otsailaren 6ra arte bazkarirako txartelak salgai egongo dira antzokian bertan, 25 euroren truke. Txartelagaz batera kamiseta bat erregalatuko dute.

 

Bestalde, ekimeneko beste hainbat ekitaldi ere zehaztuta daude. Goizean mozorrotuta bainu kolektiboa hartuko dute, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu zein hondartzatan. Bazkariaren ondoren, 17:00etatik aurrera, tailerrak, erakusketak eta film emanaldiak egongo dira; iluntzean Loonvagos taldeak kontzertua eskainiko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!