Hirugarren puntua gura du Pablo Berasaluzek

Anboto 2012ko urt. 13a, 09:10

Albisuk eta biek Arretxe II.a eta Beginoren kontra jokatuko dute gaur Larrainzarren

Albisuk eta biek Arretxe II.a eta Beginoren kontra jokatuko dute gaur Larrainzarren.

 

Binakako Pilota Txapelketari dagokion partida jokatuko dute gaur Berasaluze VIII.ak eta Albisuk, Arretxe II.aren eta Beginoren kontra. Lehia 22:00etan hasiko da Nafarroako Larrainzar herriko pilotalekuan. Orain arte jokatutako hiru partidetatik bi irabazi dituzte Berasaluzek eta Albisuk, eta sailkapeneko hirugarren tokian daude Olaizola II-Beroiz eta Irujo-Barriola bikoteen atzetik. Arretxek eta Beginok orain arteko denak galdu dituzte.

 

Era berean, gaurko lehenengo partidan Promozio Txapelketari dagokion partida jokatu du Iñaki Larrinaga elorriarrak; Olazabalegaz batera, Mendizabal III.a eta Galarza izango dituzte arerio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!