Musika taldearen www.myspace.com/ghettotarrak webgunean dago zortzi kantako diskoa jaisteko lotura
Urtarrilaren 3an Bergarako Gaztetxean eskaini zuen Durangaldeko Ghetto boskoteak kontzertua, eta bertan agurtu zuten taldeko bateria-jotzailea.
Azaldu dutenez, 2007an Mendiola, Elorrio, Durango, Bergara eta Atxondoko bost lagunek sortu zuten taldeko partaide guztiek hartuko dute deskantsurako denboraldi bat.
Aurretik, baina, rocka, folka eta funka uztartzen dituen diskoa internet bidez deskargatzeko aukera eskaini dute: taldearen www.myspace.com/ghettotarrak webgunean dago diskoa deskargatzeko lotura. Zortzi kanta biltzen ditu 2001n grabatu zuten disko horrek, eta urteotan taldeak jorratutako estilo aniztasunaren isla da.