Urtea borobiltzeko saioa, Plateruenean, gaur

Anboto 2011ko abe. 30a, 11:00

Azken urteetan Durangaldeko bertsozale askorentzat ohitura bilakatu den bertso saioa hartuko du, gaur gauean, Plateruena kafe antzokiak.

Azken urteetan Durangaldeko bertsozale askorentzat ohitura bilakatu den bertso saioa hartuko du, gaur gauean, Plateruena kafe antzokiak.

 

Abenduaren 30ean, 22:00etan ipini dute Berbaro euskara elkarteak eta Plateruenak antolatzen duten Urteko Azken Bertso Saiorako. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolari durangarrek emandako gaiei erantzuten lau bertsolarik jardungo dute: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Julio Soto gonbidatu dituzte 2011ko Platerueneko azken ekitaldira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!