Erabaki dira Lauterdiko Eliteko finalaurrekoak

Anboto 2011ko abe. 27a, 11:31

Antxia eta I. Bengoetxeak, eta, Ansotegi eta Elezkanok jokatuko dituzte Lauterdiko Eliteko finalaurrekoak, abenduaren 30ean, Sopelako frontoian. Partidoa 19:30ean hasiko da

Antxia eta I. Bengoetxeak, eta, Ansotegi eta Elezkanok jokatuko dituzte Lauterdiko Eliteko finalaurrekoak, abenduaren 30ean, Sopelako frontoian. Partidoa 19:30ean hasiko da.

 

I. Bengoetxeak, Etcheverry ordezkatu eta aise menderatu zuen Mendinueta (22-11). Azken horren joko eskasari esker I. Bengoetxea izan zen lehen sailkatua, Euskal Pilota Federazioak antolatuta jokatzen ari den Lauterdiko Eliteko torneoaren finalaurrekoetarako. Antxiak eta Garraldak, ordea, partida handi, lehiatu eta emozioz betea egin zuten, emaitza ere hala moduzkoa emanez (22-20). Antxia bere beterania eta esperientziaz baliatu zen azken atalaera osoago iristeko.

 

Bigarren jardunaldian ia txukun egin zuen dena Ansotegik, eta, ebidentzian uzti zuen erabat etsita aritu zen Aldape. Emaitzak erakusten du euren arteko alde nabarmena (22-4).  Bigarren partidoak beste kalitate maila bat eman zuen; gogorra edo ondo jokatua, baina, azkenean, zaratamoarrak bere sakeaz baliatuz bere aldera eraman zuen emaitza: Amantegi, 15: Elezkano 22.

 

Esan bezala, Antxia eta I. Bengoetxeak, eta, Ansotegi eta Elezkanok jokatuko dituzte finalaurrekoak, abenduaren 30ean, barikuan, orain arteko Sopelako frontoi berean. Finala, astebete geroago izango da, Errege Egunean, hain zuzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!