Bizkaiko Triatloi Federazioak urteroko sariketa egin du aurtengo Bizkaiko triatleta onenak bereizteko. Tartean izan diran Abadiñoko taldeko hainbat kide.
Enekuriko Montenegro jatetxean egindako sariketan hiru sari jaso zituen Laubideta Triatloi taldeak. Lehenengo taldekako saria jaso zuten Bizkaian hirugarren geratu direlako. Ondoren, Uribarri Egiak triatloian lortutako podiumari dagokion saria jaso zuen. Azkenik, Gorka Bizkarrak Euskal Zirkuituko garaileari bideratutako saria jaso zuen. Aurten, Bizkarrak Distantzia Olinpikoko txapeldunordetza ere lortu du.