Webguneetan nobedadeak Tabirakok eta Kurutziagak

Anboto 2011ko abe. 17a, 08:53

Tabirako klubeko elkarrizketak sartzen hasi da; Kurutziagak webgunea eraberritu du

Tabirako klubeko elkarrizketak sartzen hasi da; Kurutziagak webgunea eraberritu du.

 

Tabirako Baqué saskibaloi kluba  bazkide, entrenatzaile, zuzendari, babesle eta abarren elkarrizketak sartzen hasi da webgunean (www.tabirako.com) martitzen eta eguenetan. Horretara, kluba osatzen duten arlo anitzetako pertsonak herritarrengana hurreratu gura dituzte. Esaterako, Itsaso Gartzia Tabirakoko presidenteari egin diote elkarrizketa. Badakizue zer musika talde dituen gustuko? Dire Straits, Queen eta Mocedades. Eta zeintzuk dira bere hiri kuttunak? Bilbo eta Londres.

 

Bestalde, Kurutziaga Ikastola areto futbol taldeak webgunea eraberritu du (www.kuru.es). Partiden kronikak, argazkiak eta bideoak aurkitu daitezke, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!