Hainbat maila eta espezialitatetan Bizkaiko kluben txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur eta bihar, eta Durangaldeko ordezkari bi izango ditugu: Abadiñoko Atxarte eta Tornosolo klubak, hain zuzen ere.
Barikuan, 19:00etatik aurrera, 22 urtez azpiko eskuz binakako finala jokatuko du Atxartek, Gure Kirola L-ren aurka, Ortuellako pilotalekuan. Emakumeen gomazko paletan Tornosolok Lea izango du arerio, gaur 19:30ean, Sopelan.
Bestalde, xistera modalitateko finalak Durangon jokatuko dira, zapatuan 10:30ean. Maila denetan Markina eta Berriatua dira finalista.