Durangaldeko ikastetxeetako ikasleei (13-17 urte) zuzenduta antolatu du Gerediaga elkarteak \'Durangalde Bizi\' lehiaketa, eta Sara Muruaren \'Aisialdirako aukerak\' lanak irabazi du.
Hiru minutuko bideoa aurkeztu behar izan dute gaztetxoek eta, guztira, 12 lan aurkeztu dituzte. Parte hartzaile guztiek jaso dute Gerediaga Elkartearen \'pendrive\' bat, eta, irabazleak \'Abentura sorta\' bi ere bai Eroski Bidaiake-en eskutik.
Sari banaketa 46. Euskal Liburu eta Disko Azokan egin zuten, abenduaren 8an.