Olazar pilota txapelketan Bixintxo Bilbao lau t’erdiko finalerako sailkatu da Jaka 22-10 menderatuta.
Bixintxo Bilbao erabat nagusitu zitzaion Jaka gazteari. Lehen zatian berdindu samar joan baziren ere, bigarrenean Bilbaok partida erabat hautsi zuen. Oso ondo baliatu zituen Jakaren opariak eta fisikoki ere oso ondo prestatua dagoela erakutsi zuen. Bilbaok bost tanto egin zituen sakez eta Jakak bat ere ez.
Markagailua: 5-5, 6-6, 7-7, 8-11, 9-12, 9-20, 10-20 eta 10-22.
Binakako bigarren partida lagunartekoa izan zen eta Beitiak eta Irustak 22-19 irabazi zieten Urbietari eta Diezi.
Eguenean, abenduak 15, 20:45etik aurrera, lau t’erdiko bigarren finalerdia jokatuko dute Elezkano IIak eta Urretabizkaiak. Aurretik Bizkaiko txapelketako finalak jokatuko dituzte gazteetan eta nagusietan.