Urrea irabazi du Unai Elorriagak Munduko Kopan

Anboto 2011ko abe. 11a, 08:54

Spiuk Cespa-Euskadi taldeko Unai Elorriagak urrezko domina irabazi du puntuazioan, Calin (Kolonbia) jokatutako Munduko Kopako bigarren proban. Horrela, une honetan Kopako ranking-eko liderra da etxebarriarra

Spiuk Cespa-Euskadi taldeko Unai Elorriagak urrezko domina irabazi du puntuazioan, Calin (Kolonbia) jokatutako Munduko Kopako bigarren proban. Horrela, une honetan Kopako ranking-eko liderra da etxebarriarra. 

 

Elorriagak 30 kilometroko puntuazio proban parte hartu eta bera izan zen azkarrena. Ondorioz, rankig-erako oso garrantzitsuak diren 46 puntu batu zituen bizkaitarrak.

 

Azpimarratu beharra dago Espainiako selekzioagaz Tania Calvok (Cespa-Euskadiko txirrindularia) 200 metroko Espainiako errekor berria ezarri duela. Gero eta maila hobean ari dela erakutsi zuen Gasteizko ziklistak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!