Bizkaiko Aldundiaren Lauaxeta saria jaso du Gerediaga Elkarteak

Anboto 2011ko abe. 1a, 13:25

Euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko Gerediaga Elkarteak egindako lana goraipatu gura izan du Bizkaiko Foru Aldundiak, Lauaxeta saria eskainiz.

Euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko Gerediaga Elkarteak egindako lana goraipatu gura izan du Bizkaiko Foru Aldundiak, Lauaxeta saria eskainiz.

\"\"

 

Gaur goizean, Foru Jauregian ospatu duten ekitaldian, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiaren eskutik jaso du Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak saria.

 

Gerediagak egindako lana aitortu du Bilbaok, eta "gaur egun, arreta handia eskatzen digun erronka daukagu aurrez aurre, izan ere, egunean-egunean euskaldunagoa den gizarte honetan, elkar hartuta gainditu behar ditugu ohitura eta joera zaharkituek euskararen eguneroko ibilerari jartzen dizkion traba eta oztopoak", adierazi du.

 

 

Gerediaga Elkarteak hainbat kultur arlotan egindako lana azpimarratu du Bizkaiko Foru Aldundiak: "Durangaldeko ondare historikoa, artistikoa eta dokumentala berreskuratzen, folklore adierazpenak mantentzen eta ikerketa-lan berriak sustatzen" jardun izana hartu dute aintzat, saria eskaintzeko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!