Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko azken aurreko proba lehiatu zuten atzo Mallabian. Jon Erguin eta Amaia Luquin izan ziren irabazleak.
Jon Erguinek 1.43.45-eko denbora behar izan zuen korrikako zein bizikletako hiru tramuak osatzeko. Ia bost minutuko aldea atera zion Luis Maria Urizar bigarren sailkatuari. Durangaldeko parte hartzailerik onena Ekaitz Barrainkua izan zen. Berriztarrak bosgarren amaitu zuen irabazlearengandik zortzi minutu eskasera (1.51.19).
Emakumeetan garaipen argia lortu zuen Amaia Luquinek eta 18 minutuko aldea atera zion Alaitz Barrena bigarren sailkatuari.
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua amaitzeko lasterketa bakarra falta da, Zallan lehiatuko dutena.
SAILKAPENA: GIZONAK
1- Jon Erguin: 1.43.45
2- Luis Maria Urizar: 1.48.03
3- Julen Larruzea: 1.48.54
4- Eneko Gurrutxaga: 1.49.02
5- Ekaitz Barrainkua: 1.51.19
6- Paul Kneppers: 1.55.54
7- Xabier Ugarte: 1.56.09
8- Unai Yus: 1.56.33
9- Xabier Iriarte: 1.57.05
10- Liher Etxeberria: 1.58.04
SAILKAPENA: EMAKUMEAK