Askondo kobazuloko Goi Paleolitoko margoak berbagai

Anboto 2011ko aza. 22a, 08:43

Beste hainbat gairen artean, Gerediagaren urtekariak arkeologoen azterketa kaleratu du

Beste hainbat gairen artean, Gerediagaren urtekariak arkeologoen azterketa kaleratu du.

Erreportajeak

  • Askondoko zaldiak
    Egileak: Diego Garate eta Joseba Rios
  • Durangoko emakumeen kartzela
    Egilea: Maria Gonzalez Gorosarri
  • Arria erreka
    Egilea: Maite Ibañez
  • Durango geltoki nagusia
    Egilea: Jose Mari Uriarte
  • Ondarearen zalantzazko etorkizuna
    Egilea: Jon Irazabal
  • Elorrioko petrolioa
    Egilea: Lorea Madina
  • Durangaldea 2027
    Egilea: Kimetz Munitxa, Hodei Zenikaonandia eta Dani Maeztu
  • Bolbora usaina
    Egilea: Karlos Eriz
  • Zuzenbide zibila
    Durangaldean
    Egilea: Gontzal Aizpurua
  • Atxondo: Hirurak bat
    Egilea: Oihane Buruaga de Sancha

 

 

Astola urtekariak erreportaje mamitsuz bete ditu bere bosgarren 
edizioko orriak. Durangaldearen inguruko  hainbat ikerketa eskaintzen 
dizkigu aurten ere Gerediaga elkarteak kaleratutako liburuak.
 Guztira hamar ikerketa kaleratu dituzten arren, azalerako Mañarian dagoen Urkuleta auzoko Askondo kobazuloen gaia ekarri dute. 
Goi Paleolito garaiko margoak aurkitu dituzten arkeologoek aurkikuntzaren garrantzia azaltzen dute. Koba barruko irudiak jasotzeko aukera  izan du Gerediaga elkarteak.

 

Guztira, 10 ikerketa batu dituzte urtekarian, Goi Paleolitoko garaietatik
 hasi eta 2027. urteko Durangaldea zelakoa izan daitekeen irudikatzen 
duen azterketa ere lantzen dute. Arria Erreka, Durangoko emakumeen 
kartzela, trenbideak, Elorrioko petrolioa eta bolbora usaina, Atxondoko udalerria, zuzenbide zibila eta zalantzan dagoen ondare arkitektonikoa ezagutzeko bidea uzten ditu urtekariak.

Dagoeneko salgai

Durangaldeko liburudendetan salgai dago Astola urtekaria. Bost euroko salneurria izango du beste urtebetez, eta Gerediaga elkarteak Durangoko Azokan izango den gune berezian ere salduko da.

 

Bost urte egin ditu aurten Astolak. Orain arte egindakoari erreparatuz, 50 ikerketa eta 840 orri plazaratu dituzte. “Eskualdeko ikerlari, idazle eta zientzialarien plaza bihurtu da”, azaldu dute.

\"\" 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!