Denboraldiko zazpigarren garaipena lortu du Egoitz Murgoitiok. Iñaki Lejarretak zulatua izan du hirugarren zihoala.
Euskal Herriko ziklo kros zirkuiturako puntuagarria zen Itsasondoko proba Egoitz Murgoitiok (Hirumet taldea) irabazi du. Aitor Hernández eta biak ihes eginda ibili dira eta Murgoitiok lasterketaren erdi aldera lortu du Hernández atzean uztea. Helmugan 20 segundo atera dizkio. Iñaki Lejarreta (Orbea) hirugarren zihoan, baina zulatu baten ondorioz bosgarren amaitu du. 23 urtez azpikoan Hirumet taldeko Jonathan Lastrak irabazi du lasterketa.