Tornosolon jokatutako finalean 40-22 menderatu zuen Mikel Gonzalez.
Euskadiko Elite Txapelketako txapela Rober Uriarte abadiñarrarentzat izan zen barikuan jokatutako finalean. Goitik behera agindu zuen partidan. Sakez gehiago asmatu zuen eta pilota sarera bideratzen ere abilago aritu zen. Mikel Gonzalez langile ibili zen betiko moduan, baina ez zen nahikoa izan partidua irabazteko.