Jarraian bosgarren garaipena lortu du Murgoitiok

Anboto 2011ko aza. 14a, 09:12

Denboraldiko seigarren garaipena eta segidan lortutako bosgarrena izan da Egoitz Murgoitiok (Hirumet taldea) asteburuan Navian lortu duena. Espainiako Kopako lider dago.

Denboraldiko seigarren garaipena eta segidan lortutako  bosgarrena izan da Egoitz Murgoitiok (Hirumet taldea) asteburuan Navian lortu duena. Espainiako Kopako lider dago.

 

Karrantza, Muskiz, Ermua, Gijon eta Navia. Parte hartu duen azkenengo bost lasterketak podiumeko koskarik gorenean amaitu ditu Egoitz Murgoitiok. Garaipen honi urriaren hasieran Valladoliden lortutakoa gehitu behar zaio. Azkenengo garaipen biak Espainiako Kopako lehenengo lasterketa bietan izan dira eta, ondorioz, sailkapenean lider dago.

\"\"

 

Asteburuan Navian dezente kostatu zitzaion garaipena lortzea. Batetik, zirkuitua lehor zegoen eta ez zen hain erraza aldeak ateratzea; bestetik, bosgarren itzulian katea irten eta belaunagaz manillarra jo zuen, hankako artikulazio hura handitu zitzaiolarik. Hala ere, sasoi ezinhobean dagoela erakutsi eta helmugan 15 segundoko aldea atera zion Isaac Suarezi. Javier Ruiz de Larrinaga izan zen hirugarren Suarezen denbora berean.

 

23 urtez azpikoan Hirumet taldeko Jonathan Lastra eta Pablo Rodriguez bigarren eta hirugarren geratu zirenhurrenez hurren.

 

Hamabost egun barru Belgikako Kokjside herrian Munduko Kopako lasterketa lehiatuko dute. Espainiako Kopako hurrengo lasterketa abenduan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!