Joko Olinpikoak buruan, Cespak Munduko Kopa hasiko du

Anboto 2011ko aza. 3a, 08:30

2012an Londresen jokatuko diren Joko Olinpikoak ate joka daudela, Cespa-Euskadik pistako Munduko Kopari ekingo dio barikuan Kazakhstan-en.

2012an Londresen jokatuko diren Joko Olinpikoak ate joka daudela, Cespa-Euskadik pistako Munduko Kopari ekingo dio barikuan Kazakhstan-en. Kopak beti garrantzia handia badu, aurten zer esanik ez, Londreserako txartelak daudelako jokoan.

 

Cespa-Euskadi taldetik Ana Usabiaga, Unai Elorriaga Hodei Mazkiaran eta Tania Calvo joango dira, baina azkenengo biek Espainiako selekzioagaz parte hartuko dute. Usabiagak puntuazio proban eta, seguruenik, omnium-ean parte hartuko du. Elorriaga ere omniumean ariko da. Mazkiaran eta Calvok abiadurako probetan parte hartuko dute.


Oraintsu, Herbeheretako Europako Txapelketan izan dira Tania Calvo eta Hodei Mazkiaran Espainiako selekzioagaz. Unai Elorriaga ez da egon hautatuen artean: “Ez dugu ulertzen urteak daramatzalako goi mailan”, diote taldeko ordezkariek. 

Calvo gasteiztarra gero eta maila hobean ari da eta finalera heldu zen Keirin modalitatean (10. amaitu zuen). Taldekako erlojupekoan zazpigarren geratu zen eta abiaduran hamaikagarren. Mazkiaranek ere B mailako finala jokatu zuen  Keirin modalitatean. Horrez gainera, taldekako abiadura probako hirugarren itzulian espezialista onenen parean aritu zen altsasuarra.

 

OHARRA: Beheko argazkia Kazakhstanera heldu ondoren atarakoak da eta Tania Calvo eta Hodei Mazkiaran ikusi daitezke Espainiako selekzioagaz. Beheragoko argazkian Kazakhstaneko belodromo berria ikusi daiteke; lehenengoz hartuko du Munduko Kopako proba bat.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!