Garaio eta Gomez jokatu barik sailkatu dira

Anboto 2011ko urr. 28a, 09:47

Garcia eta Iribarria ez ziren Atxondora aurkeztu eskuko minagatik.

Garcia eta Iribarria ez ziren Atxondora aurkeztu eskuko minagatik.

 

Jardunaldi laburra izan zen eguaztenekoa kadeteetan jokatu barik sailkatu zirelako Garcia barakaldoarra eta Iribarria gipuzkoarra. Garcia eta Iribarria ez ziren Atxondora joan eskuko minagatik.

Gazteetan Atutxa lezamarrak 22-19 kanporatu zuen Ziarrusta dimoztarra; ondoren, Sánchez gipuzkoarrak 22-14 irabazi zion Atutxa galdakoztarrari.

Datorren eguazteneko jardunaldia Iurretako pilotalekuan jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Kadeteetan Calleja iurretarrak Prado errioxarraren kontra jokatuko du. Kadeteetako bigarren partidan Agirre nafarra Larrañaga arabarraren kontra ariko da. Gazteetan, Arrizabalaga (Gernika)-Garcia (Errioxa) eta Elezkano (Zaratamo)–Ortiz (Mungia) partidak jokatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!