Ariznabarreta eta Garcia irabazle Urkiolan

Anboto 2011ko urr. 31a, 09:03

Oier Ariznabarreta durangarrak 1.15.54-ko denboran osatu zituen 21 kilometroak. Iraia Garcia amorebieta-etxanoarrak 1.31.28an.

Oier Ariznabarreta durangarrak 1.15.54-ko denboran osatu zituen 21 kilometroak. Iraia Garcia amorebieta-etxanoarrak 1.31.28an.

300 korrikalarik parte hartu zuten domekan XII. Durangaldeko Maratoi Erdian. Gizonetan Pierre Urruty eta Oier Ariznabarretak lehia estua mantendu zuten lasterketako lehenengo zatian. Hamabigarren kilometroan atzean geratu zen Ariznabarreta, baina ez zen hautsi eta bost kilometro aurrerago harrapatu egin zuen Urruty. Azken txanpara ere indartsuago heldu zen eta helmugan minutu biko aldea atera zion Urruty-ri. Dabid Garcia durangarra sailkatu zen hirugarren. Emakumeetan Iraia Garcia nagusitasunez gailendu zen; Cristina Loeda eibartarrak eta Elena Calvillo beasaindarrak osatu zuten podiuma.


11 kilometroko lasterketan, berriz, Francisco Javier Costana izan zen azkarrena. Alberto Legido eta Iñaki Martinezek osatu zuten podiuma. Emakumeetan Silvia Martin getxoztarra nagusitu zen; podiumean Durangaldeko korrikalari bi izan zituen ezker-eskuma: Irati Sarriugarte durangarra eta Alazne Madariaga berriztarra.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!