Leire Muniain, aldiz, hirugarren sailkatu zen. Maratoi osoan (42 km) Oihana Garcia iurretarra 10. geratu zen.
Asteburu honetan lehiatu den Bilbao Night Marathon ezagunean hainbat postu esanguratsu lortu dituzte eskualdeko korrikalariek. Mugarra Triatloi Taldeko Gurutze Fradesek 21 kilometroko lasterketa irabazi zuen (1.22.18). Leire Muniain durangarra ere podiumera igo zen hirugarren postuan (1.29.28).
Maratoi osoan Oihana Garcia iurretarra hamargarren sailkatu zen (3.34.42). Emakumeetan Meseret Terefe izan zen azkarrena (2.53.36).
Gizonetan eta maratoi erdian, Roberto Corujo iurretarra 20. sailkatu zen (1.16.28) eta maratoi osoan Ekaitz Zearreta amorebieta-etxanoarrak 12. amaitzea lortu zuen (2.47.57). Maratoi osoa Abdellah Taghrafet-ek irabazi zuen (2.08.21) eta erdia Hector Carmonak (1.10.22).