Munduko Kopako lehenengo proban amaitu ezinda geratu ondoren, bigarrenean emaitza ona lortzeko presioa zuen izurtzarrak eta 21. amaitu zuen.
Txekiar Errepublikako Tabor herrian jokatutako Munduko Kopako bigarren proban 21. amaitu zuen Egoitz Murgoitiok. Lasterketa tentuz hasi zuen, erorikoak ekiditeko helburuz. Kopako lehenengo lasterketa amaitu ezinda geratu ondoren, ezin zuen berriro hutsik egin. Bigarren itzulia 40. postuan hasi zuen eta orduan hasi zen izurtzarra bete-betean lanean. Atzetik aurrera egin zuen apurka eta 21. postuan amaitzea lortu zuen: "Oso pozik nago eskaini dudan errendimenduarekin. Ematen duena baino lasterketa hobea izan da eta Munduko Kopan lehenengo hamabosten artean egon naitekeela eta egon behar dudada ikusi dut". Gainera, belaunak ez zion bat ere arazorik eman.
Lasterketa Kevin Pawels-ek irabazi zuen; Zdenek Stybar eta Klas Vamtournout geratu ziren bigarren eta hirugarren. Orain, Munduko Kopak atsedenaldia izango du azaroaren 26ra arte. Datorren asteburuan Karrantza eta Muskizko lasterketak lehiatuko ditu Hirumet taldeak.