Durangaldea, gazteen kameren ikuspegitik

Anboto 2011ko urr. 13a, 08:37

Bigarren urtez antolatu du ikus-entzunezkoen Durangaldea bizi lehiaketa Gerediaga elkarteak, 13 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta. \'Ondare gaztea\' ipini dute aurten lanak aurkezteko gai moduan

Bigarren urtez antolatu du ikus-entzunezkoen Durangaldea bizi lehiaketa Gerediaga elkarteak,  13 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta. “Ondare gaztea” ipini dute aurten lanak aurkezteko gai moduan.

 

Gerediaga elkarteak azaldu duenez, “gaztetxoek Durangaldea ezagutzea eta Durangaldeaz zer ikuspegi duten jakin eta plazaratzea da” lehiaketaren helburu nagusia.

 

Azaroaren 11ra arte aurkeztu daitezke lanak, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan emango dute jakitera zer taldek jaso duen abentura ekintzen saria. Lehiaketaren oinarriak webgunean eta iazko bideo irabazlea elkartearen youtube kanalean ipini ditu Gerediagak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!