Hirumet taldeko Pablo Rodriguez hirugarren geratu zen.
Espainiako Koparako puntuagarria ez zen arren, Hirumet taldeak Valladolideko ziklo-kros proban parte hartu zuen asteburuan. Egoitz Murgoitiok irabazi zuen proba; izurtzarrak lehenengo itzulian ihes egin zuen eta bakarrik helmugaratu zen. Talde bereko Pablo Rodriguezek hirugarren amaitu zuen (3.45era) eta 23 urtez azpiko lehenengoa izan zen. Jonathan Lastra laugarren sartu zen; sprintean irabazi zion Rodriguez taldekideak.
Espainiako Koparako puntuagarria ez zela jakitean, hainbat taldek lasterketa horretan parte ez hartzea erabaki zuten. Ziklo kroseko Euskal Selekzioak, esaterako, Valladolideko lasterketaren ordez, Saint Felix de Fontcaudekoa lehiatu zuen Bordelen. Gazte mailako Xabier Goikoetxea, Peio Olaberria eta Julen Quintano, eta,l 23 urtez azpiko David Hidalgok osatu zuten taldea.