Gazteen aldeko apustua egin du Hirumet taldeak

Anboto 2011ko urr. 7a, 14:14

Egoitz Murgoitiok nazioarteko lasterketetan lehen hamarretan sartzea du helburu. Taldea Jonathan Lastra eta Pablo Rodriguez 18 urteko gazteek osatzen dute. Biek ala biek denboraldi oso ona egin zuten iaz gazte mailan

Egoitz Murgoitiok nazioarteko lasterketetan lehen hamarretan sartzea du helburu. Taldea Jonathan Lastra eta Pablo Rodriguez 18 urteko gazteek osatzen dute. Biek ala biek denboraldi oso ona egin zuten iaz gazte mailan.

Hirumet txirrindularitza taldeak 2011/12ra begirako taldea aurkeztu du gaur. Hiru txirrindulari ibiliko dira Jon Zengotitabengoa zuzendariaren aginduetara. Bata, ezaguna dugu: Egoitz Murgoitio. 28 urteko izurtzarrak Munduko Kopako lasterketa ia guztiak lehiatu zituen iaz eta orduan hasitako bidean pausu berri bat ematea du helburu aurten: “Nazioarte mailan salto berri bat eman gura dugu. Lasterketetan lehenengo hamarren artean sartzea bilatuko dugu”. Orain arte, errepideko hainbat lasterketetan aritu da prestaketa moduan eta horrek denboraldi hasierara sasoi puntuan heltzen lagundu diola uste du.

Taldea Jonathan Lastra bizkaitarrak eta Jonathan Rodriguez galiziarrak osatzen dute. Lastra esker oneko agertu da bere aldeko apustua egin dutelako: “Kalitatearen aldetik salto handia izango da eta seguru nago Egoitzengandik asko ikasiko dudala”. Rodriguezek denboraldiari ekiteko gogoz dagoela adierazi du: “Gazteetatik profesionaletara saltoa dago, baina ni dudan guztia emateko prest nago”.

Jon Zengotitabengoa zuzendariak taldearen helburu biak zehatzu ditu: “Batetik, nazioartean salto berri bat eman gura dugu. Bestetik, etorkizunera begira proiekzio handiko gazte biren aldeko apustua egin dugu. Esperientzia handiagoko txirrindulariak, beharbada, Euskadi mailan lasterketaren bat gehiago irabaztea ekarriko luke, baina gure apustua etorkizunera eta nazioartera begirakoa da”.

 

Asteburu honetan Valladolideko lasterketa lehiatuko dute: Espainiako Koparako puntuagarria behar zuen, baina arazo batzuk medio azkenean lasterketa hori ez Koparako puntuagarria izango.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JONATHAN LASTRAREN IAZKO DENBORALDIA

- Euskadiko Txapelketaren irabazlea

- Bizkaiko Txapelketaren irabazlea

- Navia Espainiako Kopako irabazlea

- Medina de Pomarreko lasterketaren irabazlea

- Berrizko lasterketaren irabazlea

- Bigarren Espainiako Txapelketan

- Hirugarren Espainiako Kopako sailkapen nagusian

- 11. Gieten (Super Prestigio)

- 17. Munduko Txapelketan

 

PABLO RODRIGUEZEN IAZKO DENBORALDIA

- Espainiako Txapelketaren irabazlea

- Galiziako Txapelketaren irabazlea

- Espainiako Kopako irabazlea

- Alconbendasko lasterketaren irabazlea (Espainiako Kopa)

- Zamorako lasterketaren irabazlea (Espainiako Kopa)

- Muskiz eta Asteasuko lasterketen irabazlea

- 12. Koksijde-ko lasterketaren irabazlea (Munduko Kopa)

- 16. Hogheraide-ko lasterketaren irabazlea (Munduko Kopa)

- 16. Kalmhout-eko lasterketaren irabazlea (MUnduko Kopa)

- 20. Pont-Chateau-ko lasterketaren irabazlea (Munduko Kopa)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!