Garaipena eta errekorra Marco de Gasperi eta Oihana Kortazarrentzat

Anboto 2011ko urr. 3a, 10:20

Espezialitateko munduko txapelduna den Urban Zemmer-i 15 segundo atera zizkion de Gasperik. Kortazarrek bere marka propioa hobetu zuen.

Espezialitateko munduko txapelduna den Urban Zemmer-i 15 segundo atera zizkion italiarrak. Kortazarrek bere marka propioa hobetu zuen.

 

Marco de Gasperi italiarrak irabazi zuen zapatuan Anboto Kilometro Bertikalaren laugarren aldia eta markarik onena 1.22 minututan hobetu zuen. Italiarrak 15 segundoko aldea atera zion espezialitate horretan munduko txapelduna den Urban Zemmer-i. Podiuma munduko azpitxapeldun den Nicola Gollinellik osatu zuen.

 

Emakumeetan garaipena Oihana Kortazarrentzat izan zen eta bere jabetzan zegoen markarik onena 2.31-n hobetu zuen. Euskadiko Kopako txapeldun Ana Conde sailkatu zen bigarren eta Izaskun Zubizarreta hirugarren.

 

Aurten lehenengoz Euskadiko txapelduna ere Anboton erabaki zen: Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi zuen gizonetan (zazpigarren sailkatu zen lasterketan) eta Oihana Kortazarrek emakumeetan.

 

SAILKAPENAK

GIZONAK:

1. Marco De Gasperi (Forestale):---------------------- --- 37.14
2, Urban Zemmer (Bogn por Nia - La Sportiva):------- 37.29
3. Nicola Golinelli:---------------------------------------------- 37.33
 

EMAKUMEAK:

1. Oihana Kortazar (Euskal Selekzioa):----- 47.10
2. Ana Conde (Gaikar-Zortzietakoa):-------- 47.57
3. Izaskun Zubizarreta (Bidebieta):----------- 49.39

 

\"\"

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 \"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!