Asteburuan Durangaldeko hainbat taldek lehiaketa ofizialari ekingo diote. Emakumeen futboleko lehen erregionalean Iurretako eta Elorriok etxean jokatuko dute Ugao eta Pauldarrak taldeen kontra.
Gizonetan Abadiñok bigarren erregionalean, eta Berriz B, Elorrio B, Extremeño, Iurretako B, Ezkurdi, Zaldua Bk hirugarren erregionalean ligak hasiko dituzte.
Areto futbolean ere, Abadiñoko Lagun eta Presion Break goren mailan eta Abadiñoko Gaztetxie, Dantxari, Elorrioko B eta Sapuberri lehenengo erregonalean lehiaketa ofizialean murgilduko dira.