Abadiño Sokatira Taldeko Mikel Lasuen eta Mikel Barandika tiralariek lur gaineko Europako Sokatira Txapelketan parte hartzen ari dira. Lasuen Erandioko Goierri taldegaz joan da eta Barandika Laukizko Gaztedigaz.
Lasuenek atzo tiraldi mixtoetan parte hartu zuen eta, gaur, biek, 640 kilora artekoan jardungo dute. 60 taldetik gora lehiatuko dira (Herbehereak, Suitza, Letonia, Ingalaterra…). Orain urte batzuk ere parte hartu zuten Europako txapelketan.
Abadiñok normalean ez du lur gaineko txapelketetan parte hartzen, baina abuztuan Laukizen izandako nazioarteko txapelketa batean aritu ziren. Txapelketa bigarren amaitu zuten lan bikaina eginez eta orduan proposatu zieten tiralariei Goierri eta Gaztedik Europako lehian parte hartzeko.