Eguaztenean Cafés Baqué pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Abadiñoko pilotalekuan. Kadeteetako lehenengo partiduan Diez atxondarrak galdu egin zuen San Sebastian gernikarraren kontra (10-18). Ondorioz, txapelketatik kanpora geratu da.
Kadeteetako bigarren neurketan Zaldibarko Callejak hurrengo txandarako txartela jokatu barik lortu zuen. Bere kontrarioak, Azkueta zaratamoarrak, ezin zian zuen partidua jokatu. Gazteen mailan eskualdeko beste ordezkari batek jokatu zuten. Urrejola otxandiarrak 22-20 menderatu zuen Albizu markinarra partidu gogorrean eta hurrengo faserako sailkatu da. Azkenik, gazteetako bigarren partiduan Ortiz mungiarrak22-14 kanporatu zuen Artetxe portugaletearra. Hurrengo jardunaldia Atxondon jokatuko dute.