Berriz eta Zalduak derbia jokatuko dute gorenean

Anboto 2011ko ira. 23a, 09:21

Berrizek galdu egin zuen lehen jardunaldian; Zalduak bana berdindu zuen etxean

Berrizek galdu egin zuen lehen jardunaldian; Zalduak bana berdindu zuen etxean.

 

Aspaldi ikusi bako derbia jokatuko dute Berrizek eta Zalduak. Lehia Berrizburun izango da, domekan, 11:30ean: “Zalduak Berrizko lehenengo taldearen kontra azkenekoz jokatu zuela izango dira 15 bat urte; neuk ere jokatu nuen partida hori”, gogoratzen du Iñaki Garcia Zalduako entrenatzaileak.

 

Zaldibarko taldeak hiru jokalari fitxatu ditu aurten, hirurak Berriztik: Aimar Muniay, Borja Carro eta Cristian Cedeño. Azken hori, Zalduatik joan zen Berrizera.

 

Lehenengo jardunaldian Zalduak bana berdindu zuen Begoñaren kontra, eta Berrizek 2-0 galdu zuen Loiun. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!