Iurretakok bakarrik irabazi du lehenengo jardunaldian

Anboto 2011ko ira. 23a, 08:16

Elorriok eta Zalduak berdindu egin dute, eta Berriz esku hutsik bueltatu da Loiutik

Elorriok eta Zalduak berdindu egin dute, eta Berriz esku hutsik bueltatu da Loiutik.

 

Durangaldeko taldeek denetariko emaitzak lortu dituzte futboleko lehenengo jardunaldian. Ohorezko mailan, Elorriok bana berdindu zeun Bermeora egindako bisitan, eta ez da gutxi zelako buruhausteak izan dituzten kontuan hartuta.

 

Goren mailan Iurretakok 2-3 menderatu zuen Basurto; Mikel Aperribai, Igor Arana eta Mikel Mateo izan ziren Iurretako taldeko golegileak. Zalduak bana berdindu zuen etxean Begoñaren kontra, Aitor Blazquezen golagaz. Berriz izan da galdu duen Durangaldeko talde bakarra; Michael Gonzalezen gizonak esku hutsik bueltatu ziren Loiutik (0-2). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!