Isasik urrezko bi Espainiako Txapelketan

Anboto 2011ko ira. 21a, 10:06

Kadete mailan pistako Espainiako Txapelketa jokatu dute Tafallan, eta eskualdeko txirrindulariek uzta oparoa batu dute

Kadete mailan pistako Espainiako Txapelketa jokatu dute Tafallan, eta eskualdeko txirrindulariek uzta oparoa batu dute.

 

Euskadiko Selezioagaz Ziortza Isasik (Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio) urrezko domina bi irabazi ditu, Scrath moldaitatean eta taldekako abiadura proban. Brontzea ere jantzi du, banakako jarraipen proban eta taldekako jarraipenean.

 

Aritz Hernándezek (Gaursa-Renault) ere badu zer ospatua, brontzezko domina bi irabazi baititu puntuazion eta taldekako jarraipenean.

 

Aritz Badiolak (Durangaldeko Belodromoa) brontzezko domina lortu du abidura proban, eta dominaren atarian, laugarren, geratu da keirin modalitatean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!