Futbito lehiaketa bana Abadiñon eta Mallabian

Anboto 2011ko irailaren 16a

Abadiñon, Astola futbol zelaian, Abadiño Cup 2011 kadete mailako futbito txapelketa jokatuko dute zapatuan

Abadiñon, Astola futbol zelaian, Abadiño Cup 2011 kadete mailako futbito txapelketa jokatuko dute zapatuan.

 

09:30ean, Durangoko Kulturalak Danok Bat taldearen aurka jokatuko du; segidan, irabazleek zein galtzaileek Athletice-en kontra jokatuko dute. 11:45ean, Abadiñok Santanderko Racing izango du arerio; ondoren, talde biek Osasunaren kontra jokatuko dute. Finala 17:30ean jokatuko dute.

 

Mallabian lau taldeko torneoa antolatu dute. Zapatuan, 10:00etan, Ermuko Akerlei eta Elorrioko Buskantza lehiatuko dira, Mallabiko Azkaldea pistan; 11:30ean, berriz, Sasikoa eta Mallabia. Finalak Zaldibarko kiroldegian jokatuko dituzte, domekan, 15:30ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!