Gaur hasi eta domekara bitartean, Espainiako Pista Txapelketa jokatuko dute Tafallako belodromoan. Txapelketan parte hartuko du Euskadiko Selekzioak, eta Durangaldeko lau txirrindulari daude taldean.
Kadeteen mailan, ordezkari bi izango ditugu lehian belodromoan: Gaursa-Renault taldeko Aritz Hernández eta Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio taldeko Ziortza Isasi.
Gainerako bi ordezkariek 23 urtez azpiko Omniun modalitatean parte hartuko dute. Alexander Unzueta eta Paul Usabel dira modalitate horretan arituko diren txirrindulariak.