Gaur Martinez de Irujo eta Laskurainen kontra jokatuko dute finalerako txartela.
Pablo Berasaluze berriztarrak Lekeitioko San Antolin Torneoko finalerdiak jokatuko ditu, gaur, Aritz Beginogaz bikotea osatuz, Juan Martinez de Irujo eta Aritz Laskurainen kontra.
Berasaluze eta Begino sasoi betean daude Bilboko Aste Nagusia Torneoko lehenengo aldia irabazi ondoren. Final lehiatuan 22-17 menderatu zituzten Titin III.a eta Aitor Zubieta. Hain zuzen ere, Titin eta Zubietak San Antolin Torneoko bigarren finalerdiko protagonista izango dira; parez pare izango dituzte Aimar Olaizola eta Alexis Apraiz. Final handia irailaren 5ean jokatuko dute, Antzar Egunean.