Asteburuan, Eubako jaietan eskainiko du Gorakadak umeentzako obra
Hiru urtetik gorako umeei zuzendurikoa eta kalekoa da Gorakada antzerki taldeak maiatzean Leioako Umore Azokan estreinatu zuen Jim altxorraren uhartean izenekoa. Jim Hawkins gaztea da obraren protagonistetako bat, eta altxorraren bila dabilela bidean agertzen zaion John Silver pirata beste bat.
Zuzentzen Jokin Oregi eta txotxongiloak manipulatzen Zigor Bilbao eta Nazaret Froufe dauzkan obra honen hainbat emanaldi eskaini ditu ekain, uztail eta abuztuan Gorakada taldeak. Irailaren 4an, domekan, Zornotzako Euba auzoko jaietan eskainiko dute antzezlana.
Nobela klasikoaren intriga, abentura eta pertsonaia aberatsak mantentzen ditu Gorakadaren antzezlan honek.