Uztailaren 3an, Bizkaiko Txapelketako erlojuaren aurkako taldekako proban Ciclos Iturriagako neskek egin zuten denborarik onena; 25,05 minutu behar izan zituzten Elorrio-Zaldibar ibilbidea burutzeko.
Ziortza Isasi, Goiatz Argoitia, Aiala Amesti eta Olatz Agorria lehiatu ziren Ciclos Iturriaga taldetik. Bestalde, goizean errepideko proba jokatu zen. 111 kilometroko ibilbidea burutu zuten txirrindulariek. Durangaldeko lehenego sailkatuak Kepa Barrutieta eta Alain Ramirez izan ziren; 8. eta 10. amaitu zuten, hurrenez hurren.