Euskalteleko bederatzikoa Tourra prestatzen dabil

Anboto 2011ko eka. 24a, 08:44

Taldekako erlojupekorako entrenatzen aritu ondoren, Launa upategian bazkaldu zuten.

Taldekako erlojupekorako entrenatzen aritu ondoren, Launa upategian bazkaldu zuten.

 

Uztailean jokatuko duten Frantziako Tourra prestatzen dabil Euskaltel-Euskadi taldea. Frantziako probako bigarren etapa taldekako erlojupekoa izango da, eta bertan ahalik eta maila onena eskaintzeko asmoz entrenamendua burutu zuten eguaztenean. Indarberritzeko, entrenamendu saioaren ondoren Launa upategian bazkaria egin zuten taldekideek.

 

Entrenamendua Arabar Errioxan burutu zuen Tourrean parte hartuko duen bederatzikoak; Samuel Sánchez izango da Euskaltel-Euskadi taldeak itzulirako aurkeztu duen liderra. Anbotoko kolaboratzaile den Ruben Perezek ere parte hartuko du bira ospetsuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!