Sanjoanetako II. Txapelketa jokatuko dute Dimagolfen

Anboto 2011ko eka. 24a, 09:27

Zapatuan II. Sanjoan Txapelketa jokatuko da Dimagolf zelaian. Jokatzeko modalitatea, handicap bidezko Stableford izango da. Txapelketa ostean, txuleta-jana egingo dute parte-hartzaileek

Zapatuan II. Sanjoan Txapelketa jokatuko da Dimagolf zelaian. Jokatzeko modalitatea, handicap bidezko Stableford izango da. Txapelketa ostean, txuleta-jana egingo dute parte-hartzaileek.

 

Izena emateko, info@dimagolf.com helbide elektronikora idatzi daiteke; bestela, 94 404 61 47 telefonora deitu behar da. Izenak berak dioen moduan, txapelketa hau jokatuko den bigarren aldia izango da.

 

Bestalde, joan den domekan, ekainaren 19an, Ipar Zirkuituko azken proba jokatu zen zelai honetan. Zirkuitua bost probek osatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!