Ekainaren 18an, Lekeitioko triatloiaren baitan, Euskadiko Txapelketa jokatu zen; emakumezko zein gizonezkoen probetan australiarrak nagusitu ziren. Durangaldeko kirolariek emaitza onak lortu zituzten, hala ere.
Gizonezkoen mailan, Gorka Bizkarrak (Abadiñoko Laubideta) bederatzigarren zeharkatu zuen helmuga, eta Euskadiko Txapelketan hirugarren postua lortu zuen. Emakumezkoetan, aldiz, Jone Aizpurua (Mugarra) izan zen eskualdeko lehenengo ordezkaria. Talde bereko Irene Loizatek 21. postuan amaitu zuen lasterketa, eta, horrenbestez, kadete mailako Euskadiko Txapelketa irabazi zuen.